Mintegia: Baliabide naturalak, gatazka eta lekualdatze behartua

Mintegia: Baliabide naturalak, gatazka eta lekualdatze behartua
2016/05/25
09:00 – 18:30
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Maiatzaren 25an, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean, Baliabide naturalak, gatazka eta lekualdatze behartua izeneko mintegia izango da. Antolatzaileak Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, ALBOAN GGKE, eta NOHA, Giza Ekintzarekiko konpromisoa duten Unibertsitateen nazioarteko elkartea dira.

Helburuak hauek dira: hausnartzea zerk eragiten duen baliabide naturalen gaineko presioa handitzea eta nolako ondorioak dituen; debatea egitea enpresa eta gobernuen erantzukizunari buruz eta sakonago aztertzea zer egin dezaketen erakundeek eta gizarte zibilak.

Parte hartzaileen artean egongo dira, Rigobert Minani sj; Martin Bahati sj eta Vera Samudio, Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuko Afrikako Aintzira Handien Eskualdeko zuzendaria, Afrikako mendebaldeko zuzendaria, eta Kolonbiako Eragin arduraduna, hurrenez hurren; Isidore Ngueleu, Afrika Erdiko Errepublikako Oxfameko advocay managerra; eta Frédéric Triest, EURACekoa eta eragin politikorako arduraduna Europan “Mineralak gatazkan” kanpainan. Gainera Sevillako, Deustuko eta Euskal Herriko Unibertsitateetako eta ALBOANeko hizlariak ere izango dira. Estatuen barruan izan diren gatazka guztien % 40, gutxienez, baliabide naturalekin lotuta egon dela uste da, eta baliabide horiek egoteak bikoiztu egiten omen du gatazkak errepikatzeko arriskua.

Nazioarteko lankidetzan eta ekintza humanitarioan dihardugunok urteak daramatzagu halako lekuetan gatazken biktima direnei lagun egiten. Oso ondo dakigu gatazka bakoitzak bere berezitasunak eta gorabehera historikoak dituela. Baina ezin dugu ahaztu, halaber, gatazka horiek izaera globala dutela, eta haien bilakaeran funtsezkoak direla baliabide naturalen nazioarteko eskaria eta baliabide horiek nazioz gaindiko konpainien bitartez merkaturatzea.

Horregatik proposatu nahi dugu hausnarketarako espazioa, baliabide naturalen kontrolagatiko borroken eta gatazka sozialen artean dauden kidetasunei buruz eztabaidatzeko. Gainera, lurralde-borroka horien ondorio nagusietako bati helduko diogu: milioika pertsona munduan batetik bestera lekualdatu beharrean daudela.

Izena ematea: accionpolitica@alboan.org edo telefonoz: 944 151 135

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>