Lanbiderako Orientazio Zerbitzua (LOZ)

Lanbiderako Orientazio Zerbitzua (LOZ)
2021/11/15
17:00 – 18:30
Online
 
Ikasle hori:

Oraintxe bertan Zuzenbidearekin zerikusia duen Graduren bat edo Gradu bikoitzen bat ikasten ari zara, baina badakizu zeintzuk diren zure Graduak eskaintzen dituen irtenbide profesional desberdinak?

Bada, azaroaren 15ean zure zalantzak argitu ahal izango dituzu. 17:00etan “Zuzenbidea, eta gero zer?” izeneko hizketaldi ez formala antolatu dugu on line, eta bertan, hurbileko hizkera erabilita, abokatu, prokuradore, epaile, erregistratzaile eta Banka etikako aditu batek euren egunerokotasuna azalduko dizuete, zergatik aukeratu zuten irtenbide hori, zer kostatu zaien gehien karreran, baita zeintzuk diran euren zailtasun, erronka eta onurak gaur egun ere… Edozein zalantza argitu ahal izango duzu, euren benetako zereginak ezagutuz.

Parte hartu nahi izanez gero, inskribatu formulario honetan Formulario, azaroak 12 baino lehen, eta laster jasoko duzu webinar horretara sartzeko esteka. Parte hartuz gero, ziurtagiria emango zaio, interesatzen zaion ikasleari.

Etorri eta aprobetxatu, zure kezka eta zalantzak azaltzeko aditu hauei, erantzuteko prest egongo dira eta, euren esperientzia luzea erabilita.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>