Ezagutu Deusto Ekintzaile programak! Deusto Ekintzaile Astea 2023

Ezagutu Deusto Ekintzaile programak! Deusto Ekintzaile Astea 2023
2023/11/16
12:00 – 14:00
Correspondiente a la asignatura
 
“Gizarte-proiektuen balio ekonomikoa” saioa. 2023ko Deusto Ekintzaile Astea dela eta, eta Global Entrepreneurship Week en ekitaldien barruan, Almudena Recio Deusto Ekintzaileen taldekoak, Plangintza ikasgaia ikasten ari diren Gizarte Laneko ikasleentzat interesgarriena den saioa emango du.
Saio honen helburua da proiektu sozialetan alderdi ekonomikoak duen garrantziaz jabetzea. Gastuak, diru-sarrerak eta finantziazio-iturri posibleak zenbatesten ikasiko dugu, gure proiektuak modu jasangarrian eta denboran zehar martxan jarri ahal izateko. Oro har, diruaz ari garenean, negozioarekin eta irabaziarekin lotzen dugu lehenik, kosta ahala kosta. Horregatik, saio honen helburua da Gizarte Laneko ikasleei aurkeztea gizarte-proiektu baten alderdi ekonomikoa oso garrantzitsua dela ekimen horiek aurrera atera daitezen, denboran iraun dezaten eta urte askoan gure zerbitzua/laguntza behar duten pertsonei laguntza eman diezaieten.

Saio atsegina izango da, adibide askorekin, eta Almudenak proiektu orotan kontuan hartu behar diren oinarrizko kontzeptuak azalduko ditu.

• Norentzat:
o Gizarte Laneko ikasleak.

Ez ahaztu QR kodea eskaneatzea Banco Santander-Semana Deusto Emprende Sarietan parte hartzeko. Zozketan 8 sari teknologiko irabazi ahal izango dituzu. Zenbat eta gehiago parte hartu, orduan eta aukera gehiago izango dituzu. Sari hauetako bat zurea izan liteke!

 

 

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>