Graduondokoei buruzko informazio saioa Bilbon

Graduondokoei buruzko informazio saioa Bilbon
2016/04/18
14:00 – 19:00
Liburutegiko 1. gela. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateak informazio saioa eskainiko du apirilaren 18an (CRAI liburutegian, 14:00etatik 19:00etara), graduondoko eta masterretako ikasketei buruzko interesa dutenak orientatzeko. Parte hartzaileek arreta pertsonalizatua  jasoko dute, eta jardunaldia izango da graduko azken mailako ikasleentzat eta gradudun berrientzat (prestakuntza prozesua osatu eta irteera profesionala bilatu nahi dutenentzat), eta lanean dauden unibertsitate tituludunentzat eta profesionalentzat (ezagutza eguneratu eta gaitasun berriak eskuratu nahi dituztenentzat). Azken horientzat bereziki egokia da zuzendarientzako prestakuntza, horretako titulazio eskaintzen artean dago MBA´s, Executive MastersOpen Programmes eta Programas “In Company”.

Informazio-topagune horiek guztiak ditu eskura nahi duenak, baldin eta informazio gehiago lortu, espezializatu edo birbideratu nahi badu bere karrera. Halere, aurten, Deustuk gazteenak erakarri nahi ditu, hau da, karrerako azken ikasturtean daudenak edo titulua lortu berri dutenak. Unibertsitatearen mezua da “Desberdindu” espezializazio edo profesionalizazio master bat eginda, eta enplegua aurkitu arte ondo erabil dezatela denbora, haien ezagutza eta gaitasunekin bat datorren lana lortzeko aukerak biderkatzen dituen denbora hori.

Argibide gehiago hemen:

www.master.deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>