Zibersegurtasunaren berrikuntzarako programaren informazio saioa – Zibersegurtasuna zeharkako fenomeno modura: enpresarentzako erronka teknologikoak, legezkoak eta estrategikoak
Deusto Business Schoolek eta Icade Business Schoolek atsegin handiz gonbidatzen zaituzte informazio saiora, gaia Zibersegurtasunerako Berrikuntza Programa izango da eta azarotik aurrera eskainiko da.
Ekitaldia urriaren 8an izango da, 18:30ean, Madrilgo Deustuko egoitzan (Castello 76) eta hainbat aditu elkartuko dira, besteak beste, Eloy Velasco, Auzitegi Nazionaleko epailea eta Alex Rayón, Zibersegurtasuneko Berrikuntza Programako zuzendariondokoa, eta Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako errektore-ordea eta irakaslea.
Hitzaldien bidez, enpresentzako zibersegurtasuneko azken berrikuntzak emango dira ezagutzera, ikuspuntu desberdinetatik, hala nola, teknologikoa, legezkoa eta estrategikoa. Gainera, interesa dutenek Zibersegurtasunerako berrikuntza programaren gaineko informazio zehatza jasotzeko aukera izango dute.
Informazio gehiago:
Irene Pérez
Emaila: irene.perez@deusto.es
Tel: 91 577 61 89
Buenas.
¿Tenéis prevista alguna sesión proximamente? ¿Donde podría enterarme si sale disponible?.
Muchas gracias