Informazio saioa online Automozioko Diseinu eta Fabrikazioko Masterrari buruz (duala)
2021/02/16
18:00 – 19:00
Ingeniaritzako asteko “Graduondoko online informazio saioen” barruan, Ingeniaritza Fakultateak gonbidapena egiten dizu Automozioko Diseinu eta Fabrikazioko Unibertsitate Masterreko (duala) saiora. Ekitaldia otsailaren 16an, asteartea, izango da, 18:00etan (CET).
Masterreko arduradunek programari, sarrera-profilari, irteera profesionalei eta sartzeko prozesuari buruzko xehetasun guztiak kontatuko dizkizute. Orientazioa jasoko duzu eta zure zalantza guztiak argitu ahal izango dituzu.