Zuzenbideko 1963-1964ko promozioaren hirurogeigarren urteurrena.

Zuzenbideko 1963-1964ko promozioaren hirurogeigarren urteurrena.

Zuzenbideko 1963-1964ko promozioaren hirurogeigarren urteurrena.

2024/04/17
10:00 – 14:00
Entzungelaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateko promozio berezi horren ospakizuna 2024ko apirilaren 17an izango da.
 

Promozio berezia izan zen bi arrazoi nagusirengatik: lehenengoa, Elizaren unibertsitateak aitortzeko Egoitza Santuaren eta estatu espainiarraren artean 1962an sinatu zen hitzarmena. 1963an Deustuko Unibertsitatea Elizaren Unibertsitate aitortu ondoren, aitorpen ofiziala izan zuen Zuzenbideko lizentziatuen lehenengo promozioa izan zen.

 

Bestetik, emakumeei sartzen utzi zitzaien lehenengo promozioa izan zen. Lau emakumek lortu zuten Zuzenbide Fakultateko geletan sartzea 1959-1960 ikasturtean, eta ondoren etorriko ziren emakumeen belaunaldiei atea zabaldu zieten. Lehenengo promozio hartan, emakumeen onarpena ikasketa emaitza bikainak izateari baldintzatuta egon zen (esperientzia pilotua “sub conditione”) eta ez zizkieten gauzak erraz jarri. Zalantzarik gabe, lau emakume horiek aitzindariak izan ziren, Zuzenbidea bezalako laneko mundu maskulinizatuan, Denborak ematen duen ikuspegitik, esan daiteke mugarri izan zela, borondate sendo eta lan zorrotza oinarri izan zituena. Emakume horien izenak hauek izan ziren: Mirisol Pineda Usparicha (Justizia Administrazioko funtzionarioa), Itziar Monasterio Azpiri (Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Zibileko irakasle izango zena); Inmaculada Boneta (Eusko Legebiltzarreko lehenengo lehendakariordea eta senataria) eta Mari Mar Vreugde Garay (Foru Aldundiko letradua), lizentziatu eta 15 urtera zoritxarreko auto istripu batean hil zena.

 

 

Con ocasión de esta celebración, los antiguos y antiguas alumnos y alumnas, serán recibidos por el Presidente de Deusto Law Alumni, David Fernández de Retana, realizarán una visita guiada a la Universidad, asistirán a una celebración eucarística que oficiará el Rector de la Universidad de Deusto, Juan José Etxeberria S.J. y realizarán una visita a las instalaciones de la Biblioteca de la Universidad de Deusto. Finalmente, una comida de hermandad. 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>