Zuzenbide Fakultateko LOZ: Gómez-Acebo & Pombo-ren aurkezpena
Zuzenbide Fakultateko Lan Orientazio Zerbitzuaren ekintzekin jarraituz, datorren asteazkenean, azaroaren 22an, Gómez-Acebo & Pombo bulegoa (www.gomezacebo-pombo.com) etorriko zaigu bisitatzera. Bulego horrek balorea eskaini nahi die bezeroei, lege-estrategia berritzaile eta arrakastatsuak aplikatuz. 260 profesional baino gehiago ditu, Espainiako hiri esanguratsuenetan banatuta, baita Brusela, Lisboa, Londres eta New Yorken ere, hainbat arlotan euren zerbitzuak eskaintzen (merkataritza, lan-zuzenbidea, fiskala, konkurtsoa, administrazio-zuzenbidea…).
Aurkezpena 14:00etan izango da, Garate Aretoan.