SOTERIA azken ekitaldia

SOTERIA evento final
2026/04/28
10:30 - 16:00
Ellacuría aretoa
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Datorren apirilaren 28an, Deustuko Unibertsitatea izango da SOTERIA proiektuaren amaierako ekitaldiaren egoitza. Proiektu hori Europar Batasuneko Horizon Europe programak (Grant Agreement, 101077433 zk.) finantzatutako ikerketa ekimen bat da, eta, 2022ko azaroan abian jarri zenetik, soluzio berritzaileak garatzen aritu da bide publikoko erabiltzaile kalteberen bide segurtasuna hobetzeko: oinezkoak, txirrindulariak, adinekoak, adingabeak eta mikromugikortasuneko ibilgailuen erabiltzaileak.

SOTERIAren helburua da Europako Batzordearen «Zero Ikuspegia» azkarrago betetzea, 2050erako errepideko garraioan hildakorik egon ez dadin. Horretarako, proiektuak datuetan oinarritutako eredu, tresna eta zerbitzuen esparru integral bat sortu du, hiriko segurtasun adimena sortzeko, joan-etorri seguruagoak errazteko eta mikromugikortasun zerbitzuak hiri ingurune konplexuetan modu seguruan integratzeko.

Deustuko Unibertsitatea, DeustoTechen bidez, SOTERIA partzuergoko bazkideetako bat da, eta istripuen eta segurtasun adimenaren azterketa aurreratuari eskainitako lan paketearen buru izan da, bide segurtasuneko datuetatik abiatuta analitika aurreratuko ereduak eta metodoak garatzea ardatz harturik.

Hiru urte baino gehiagoko jardueran, partzuergoak –Europako hainbat herrialdetako 15 bazkidek osatzen dute– Oxfordshiren (Erresuma Batua), Saxonian (Alemania), Madrilen (Espainia) eta Chania/Igumenitsan (Grezia) dauden lau Living Labetan baliozkotu ditu soluzioak, erabiltzaile kalteberen profil desberdinak eta hirien testuinguruak aztertuta.

SOTERIAren amaierako ekitaldian, ikertzaileak, mugikortasun politiken arduradunak, sektoreko profesionalak eta interesa duten herritarrak bilduko dira, proiektuaren lorpen nagusiak bertatik bertara ezagutzeko. Jardunaldia 10:30etik 16:00etara izango da, eta aurkezpenak, saio interaktiboak eta proiektuan zehar elkarrekin sortutako soluzioen zuzeneko erakustaldiak uztartuko ditu.

  • - Living Labs-en emaitzak: Europako lau hiri pilotuetan zer aurkitu den eta zer ikasi den.
  • - Datuetan oinarritutako soluzioak: bide-segurtasuneko tresna berritzaileak eta beste hiri batzuetan erreplikatzeko duten potentziala.
  • - Adituen panela: eztabaida hiri-mugikortasunaren etorkizuna taxutzen ari diren profesionalekin.
  • - Zuzeneko erakustaldiak: saio interaktiboak, proiektuan batera sortutako soluzio eskalagarriak esperimentatzeko.

Aurkezpenetatik harago, ekitaldiak aukera emango du berrikuntzak hiri mugikortasun seguruagoa, adimentsuagoa eta bidezkoagoa eratzen nola laguntzen duen bertatik bertara esperimentatzeko.

Bertaratzea doakoa da, bai aurrez aurre, bai online. Toki kopurua mugatua da.

Proiektu honek Europar Batasunaren Horizon 2020 Ikerketa eta Berrikuntza Programaren finantzaketa jaso du, 101077433 zenbakia duen dirulaguntza hitzarmenari jarraiki.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude