STEAM Topaketak

STEAM Topaketak
2026/11/04
09:00 - 11:30
Foro aretoa
Calle Mundaiz, 50, 20012, San Sebastián
Gehitu Google Calendarrera

 

Azaroaren 4an, Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean STEM orientaziorako jardunaldia egingo da, Elhuyar eta Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean antolatuta. Ekimenak speed dating formatuan oinarritutako topaketak eskainiko dizkie DBH 4. mailako ikasleei eta STEAM arloko profesionalei.

15 minutuko elkarrizketa labur hauetan, ikasleek aukera izango dute diziplina zientifiko-teknologikoetako adituekin hitz egiteko, haien ibilbide profesionalak gertutik ezagutzeko eta sektoreko prestakuntza-ibilbideei buruzko zalantzak argitzeko. Gainera, jardunaldiaren barruan, ikasleek campuseko hainbat laborategi bisitatuko dituzte, STEAM diziplinen praktika errealera hurbiltzeko.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude