SummerCamp 2015: hezkuntzako profesionalentzako prestakuntza

SummerCamp 2015: hezkuntzako profesionalentzako prestakuntza
2015/07/06 – 2015/07/08
Camino de Mundaiz, 50, San Sebastián
 
San Ignazio ikastetxeak eta Deustuko Unibertsitateak, Loyolanet Fundazioaren bitartez, hiru eguneko prestakuntza saio trinkoen bosgarren edizioa antolatu dute, Lagundiko ikastetxeetako profesional guztientzat. Saioak Donostiako campusean izango dira uztailaren 6, 7 eta 8an.

Design Thinking metodologian oinarritutako entrenamendu plan horren helburuak hauek dira:

– Pertsonen ekimena eta sormena sustatzea, eta eredugarriak izan daitezkeenak ezagutzea.

– Joera berritzaile eta ekintzailea sustatzea pertsonen artean, XXI. mendeko ikastetxeetan behar-beharrezkoa den aldaketa kulturalerako.

– Tresna pedagogiko berritzaileekin lan eginez eta partekatuz ikasi.

– Sarean lan egin, ikastetxe bakoitzean egunez egun ikasitakoa aplikatzeko.

Interesa dutenek ekainaren 26ra arteko epea dute informazio gehiago izateko eta izena emateko prestakuntza saio horietan. Hausnarketa eta lan jarduera osoak konbinatuko ditugu hainbat arlori buruz: hezkuntza eginkizuna, XXI. mendeko ikasleen erronkak eta profila, lidergo pertsonala, aisiako gaikako jarduerak eta berariazko lan bat arlo biren artean hautaturik:

– Zuzendaritza taldeetako kideentzako Ekintzailetza Berritzaileko Tailerra.

Berrikuntza ikastetxeko kulturaren parte egiteko metodologia, aukerak izateko giroa sortuz eta espazio, antolaketa sistema eta lan dinamikak birpentsatuz.

– Design For Change Tailerra maila guztietako irakasleentzat.

Diziplinarteko eta zeharkako proiektuen bidez euren ingurunean sortzen diren aldaketen protagonista ikasleak bihurtzeko metodologia.

Argibide gehiago nahi izanez gero, pdf-n dagoen informazio orria kontsultatu: https://goo.gl/6b8oYr

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>