“Bigarren mailako jazarpen sexuala: genero-indarkeria desagerrarazteko gakoa” Symposium-a

Symposium “Acoso Sexual de Segundo Orden: clave para eliminar la violencia de género”
2017/11/25
10:30 - 12:30
Icaza Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Bigarren Mailako Jazarpen Sexuala (SOSH ingelesez), jazarpen sexual zuzena jasotzen duten biktimen alde egiten duten pertsonen kontrako indarkeria fisiko eta/edo psikologikoa da. Gai hau giltzarria da egungo eztabaida zientifikoetan genero-indarkeria desagertu dadin. Agerian utzi da Bigarren Mailako Jazarpen Sexuala desagerraraztea ezinbestekoa dela genero-indarkeria ere desagertu dadin. Azaroaren 25ean, larunbatean, 10:30etik 12:30era bitartean Deustuko Unibertsitateko Genero Plataformak “Bigarren Mailako Jazarpen Sexuala: genero-indarkeria desagerrarazteko gakoa Symposium-a antolatu du. Besteak beste, gaia lege, hezkuntza eta enpresa arloetatik landuko da. Panelean, besteak beste, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko, Zuzenbide Fakultateko, Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko eta Deusto Business School-eko irakasle eta ikertzaileek parte hartuko dute:
  • Ana Vidu. Zuzenbide Fakultatea.
  • Leire Gartzia. Deusto Bussiness School Fakultatea.
  • Estibaliz Linares. Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea.
  • Maria Luisa Jaussi. Berritzegune Nagusia. Hezkuntza Saila.
  • Moderatzaile eta dinamizatzaile lanetan: eDucaR ikertaldea. Rocío García Carrión. Ikerbasque Research Fellow.
Symposium-ean izango dugu, baita ere, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko kazetaritza-irakasle den Diario Feminista-ko zuzendaria, Cristina Pulido Rodríguez. Mesedez, eman izena link honetan bertaratuko zaretenak: goo.gl/Vn7n9y Edozein zalantza argitzeko Maite Santiago-rekin harremanetan jarri zaitezkete (maitesantiago@deusto.es).  
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude