Tailerra | Nola gainditu arrakastaz hautaketa-prozesua

Tailerra | Nola gainditu arrakastaz hautaketa-prozesua
2019/09/25
15:30 – 16:30
161 Gela
 
Irailaren 25ean, Tailer interesgarria eskainiko da, hautaketa-prozesuak arrakastaz gainditzeko baliabideak emanez, honako izenburupean: CV Deusto eta elkarrizketa pertsonala”.

Tailerra 15:30etan hasiko da, 161 Gelan, helburu bikoitzarekin:

a) Batetik, gure Fakultateak eskainitako praktikak edo lan-eskaintzak bete nahi dituzten ikasleek formato berbera erabiltzea, irudi korporatibo bakarra eskaintzeko. Hori dela eta, aurrerantzean, formato horretako CVak BAKARRIK ONARTUKO DIRA (lehenengo ekintza Deustolawyers 2019 izango da, bulegoekin laster antolatuko den jardunaldia, eta horren inguruko informazio zehatza jasoko duzu. Jardunaldi horretan, esaterako, bulegoek bakarrik hartuko dituzte CV Deusto horren formatoa duten hautagaiak).

b) Bestalde, zenbait gaitasun eta tresna landuko dira, hemendik aurrera izango dituzun elkarrizketa pertsonalak arrakastaz amaitzeko (lehenengoak, seguru asko, Deustolawyers saioaren ostean).

Tailerrean parte hartu nahi izanez gero, inskribatu LINK HONETANirailak 20 baino lehen. Iaz egin zuten ikasleek ez dute berriro egin behar.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>