Literatura konparatuko tailerra: Literatura, argazkilaritza eta memoria. Lucia Caminada

Literatura konparatuko tailerra: Literatura, argazkilaritza eta memoria. Lucia Caminada
2018/01/24
14:30 – 16:30
101 gela
 
Deustuko Unibertsitateko Latinoamerikarako Giza Baliabideen Prestakuntzarako UNESCO Katedrak eta Deusto Campusek Lucía Caminadaren “Literatura, argazkia eta memoria” lantegira gonbidatzen zaituzte.

“Denboran zehar bidaiatzean, hitzak tindatzen dituzten ezaugarri berezi batzuk ditu literaturak, argazkietan irudiak kolorez janzten dituztenak bezalakoak. (…) Ikuspegia zabaltzean, argia eta iluntasuna txandakatzean, distantzia hartzen da, oroipenerako tartea zabaltzen da, buruan gordetzen ditugun irudiei eta lurralde desatsegin eta, aldi berean, ezagunei loturik. ‘Pentsa dezakegu denborarik ez dela pasatu, istorioa bukaerarantz abiada bizian badoa ere’, dio W.G. Sebald alemaniar idazleak.(…) Fikzioaren eremuan ibilbidearen mapa bat marraztuta, lan literarioak eta idazketa prozesuak proposatuko dira, narrazio lan hori egiteko argazkiak ardatz hartuta, tokiekin eta denborekin solasean, batzuetan istorioari emozio karga handia lotuta”.

Proposatuko diren irakurgaietatik abiatuta, argazkiaren, literaturaren eta memoriaren arteko lotura sortuko da, tailer baten dinamika erabilita. Urtarrilaren 24an izango da jarduera, 14:30etik 16:30era, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko 101 gelan.

Lantegian parte hartzeko, izena eman behar da orri honetan: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfaKc-DoZ2FNBsK5DrBwRdnMIBF4YSF99XaX3–DF2TyzWmUA/viewform

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>