Tailerra: Dolua eta harreman beharrak
2019/10/24 - 2019/10/25
10:00 - 19:30
Aula 156
Avenida de las Universidades 24 48007 Bilbao
Prozesu psikoterapeutiko guztietan agertzen da zeharka doluaren esperientzia; ondorioz, kontzeptuak eta etapak ezagutzea garrantzizkoa da psikologia eta psikoterapia arloko prestakuntzarako.
Dolua bizitzako prozesurik garrantzizkoenen parte da eta guztiok pasatzen dugu bizitzan zehar.
Doluak era askotako galerengatik izaten dira: lana galtzea, harreman bat bukatzea, bizi aroetako doluak edo gaitasunen galerengatik. Eta, jakina, heriotzagatikoak.
Tailer honetan doluaren definizioa era didaktikoan eta esperientzian oinarrituta landuko da, dolu motak zeintzuk diren eta pertsonaren ongizatean zer eragin duten.
Edukiak
- Dolua: definizioa eta kontzeptua
- Dolu motak
- Dolua egitea psikoterapian
- Dolua eta harremana
- Harreman beharra: kontzeptua
- Osasunerako dituen eraginak eta psikoterapiatik aurre egitea
