Doako Tailerra: “Aplicaciones terapéuticas de la teoría de Bowen”

Doako Tailerra: “Aplicaciones terapéuticas de la teoría de Bowen
2015/02/18
16:00 – 20:00
Mendeurreneko eraikineko entzungela. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Osasun Psikologia Orokorreko Masterrak doako tailerra antolatu du: “Aplicaciones terapéuticas de la teoría de Bowen” Murray Bowen doktoreak sortutako teoria familiar sistemikoak marko egokia eskaintzen du familien portaera ulertzeko. Teoria horrek azaltzen ditu psikoterapiara jotzen duten pertsona eta familien arazo eta sintomak zergatik sortzen diren. Marko teoriko horretatik sortzen dira esku hartze klinikoak bideratzen dituzten printzipioak eta terapeutari irizpideak ematen dizkio bere eginkizun profesionalean ondo jarduteko. Hitzaldia Mariana Martínez Berlangak eskainiko du, California School of Professional Psychology-ko Familia eta Haurtzaroko Psikologian doktoreak. Hura Bowen Center for the Study of the Familyrekin lotuta egon da 2008tik aurrera. Zentro hori Murray Bowenek, Georgetown University-ko irakasleak sortu zuen 1975ean. Gaur egun, erakunde horretako klaustroko kide da eta 1980tik Graduondokoa eskaintzen du Bowenen teoriari buruz, eta hamabost urte baino gehiagoko esperientzia klinikoa du, bai Estatu Batuetan, bai Mexikon.

Martínez Berlanga doktorea Psikologia Saileko kide da University of Maryland Baltimore County (UMBC) unibertsitatean.

Nahi duten guztiek eman dezakete izena, emaila bidaliz helbide honetara: psicologiageneralsanitaria@deusto.es

Familiako Terapeuta, Esku Hartze Sistemikoetan Aditu, Psikologoak eta beste profesional eta Osasun Mental eta Psikoterapiaren arloko ikasleei zuzenduta dago.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>