Lege arloko tailerra. Hizkuntzari aplikatutako adimen artifizialaren erregulazioa: zer aldatzen da eta nola eragiten du?

Taller legal. La regulación de la IA aplicada al lenguaje: ¿qué cambia y cómo afecta?
2026/10/28
10:00 - 13:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Hizkuntza: Gaztelania/ euskara

Deskribapena

AAren Europako araudia dagoeneko aldatzen ari da datuekin eta hizkuntzaren teknologiekin lan egiteko modua. Tailer praktiko hau AAren legediaren egungo lege esparrutik abiatuko da, eta erakundeen egunerokotasunera eramango du, benetako esperientzia partekatuko duten erakunde bazkideekin egindako mahai-inguru baten bidez: datuen lagapena eta jabetza intelektuala, datuen babesa eta anonimizazioa, eta datu korporatiboen erabilera AAko ereduekin. Galderak egiteko eta publikoarekin eztabaidatzeko tartea izango du.

Izena ematea

Partaidetza doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.
IZENA EMATEKO INPRIMAKIA

Egitaraua

10:00 – 10:20 — Ongietorria eta hasiera: nola lan egiten dugun Euskorporan — Leire Barañano
10:20 – 11:00 — AAren legediaren egungo testuinguru legala — Iñaki Pariente
11:00 – 11:30 — Atsedenaldia kafea hartzeko
11:30 – 12:45 — Mahai ingurua: AAren lege erronkak praktikan. Moderatzailea: Leire Barañano. Txanda irekia galderak egiteko eta jendearen ekarpenak jasotzeko.
12:45 – 13:00 — Amaiera eta networking-a

Hizlariak

Leire Barañano — Euskorporako zuzendari nagusia

Iñaki Pariente de Prada — Bazkide zuzendari sortzailea, Dayntic Legal
Euskorporako lege-aholkularia. Zuzenbide digitalean, segurtasunean eta datuen babesean aditua. Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria (2012-2016) eta Eusko Jaurlaritzako Araubide Juridikoko zuzendaria izan da.

Mahai-ingurua:

Euskorporak datu linguistikoekin lan egitean zer lege erronka aurkitzen dituen planteatuko du, eta parte hartuko duten erakundeek kontatuko dute nola lantzen dituzten beren egunerokoan: datuen lagapena eta jabetza nola hitzartzen diren, noiz eta nola anonimizatu, zer aldatzen den AA ereduak datu propioekin entrenatzean edo datu horiek erabiltzean, eta AA legedia praktikan nola aplikatzen den. Ondoren, publikoak galderak egiteko eta bere esperientzia azaltzeko aukera izango du.

Parte hartzaileak:

  • Deustuko Unibertsitatea: Gonzalo Martínez Etxeberria, Zuzenbide Fakultateko irakasle doktorea, Zuzenbide Konstituzionalean eta Zuzenbide Publikoari aplikatutako IKTetan aditua.
  • Vicomtech: Paula Reyero Lobo, Hizketaren eta Hizkuntza Naturalaren Teknologien Saileko ikertzaile laguntzailea.
  • Euskaltel: Susana Rey Baldomir, Euskalteleko Pribatutasun Bulegokoa.
  • Iberdrola: Igone Marín Olaberria, AAren Gobernuko analista.
  • Euskaltzaindia: Jon Artatxo Aurtenetxe, Euskaltzaindiko letradua eta jabetza intelektualean espezializatutako unibertsitateko irakaslea eta Legaltech.

Moderatzailea: Leire Barañano, Euskorporako zuzendari nagusia.

Norentzat?

Euskorporako bazkideen eta laguntzaileen lege, pribatutasun eta datuen eta AAren arloko profesionalak. Gaian interesa duen edonori ere irekia.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude