Nahi zenuke benetako proiektu teknologikoa sortu Mexikon?
Gainditu Googaz erronka eta Mexikora bidaiatzeko aukera izango duzu, benetako proiektu teknologikoa garatzeko!
Bizkaiko Kopa ekainaren 8an izango da Deustuko Unibertsitatean. Jardunaldian, aukeratuak izan diren taldeek teknologia eta enpresa arloko proiektuak egingo dituzte GJHei irtenbidea eman eta lurraldean martxan jartzeko.
Talde irabazlea, Bizkaiko adituek osatutako epai mahaiak aukeratua, Pueblara joango da Innovation Across The Americas (IATA) Bootcamp-ean parte hartzeko. Aste bi iraungo duten jardueretan, taldeak ekimen teknologiko, sozial eta berritzaileak garatuko ditu, Ameriketako beste 5 unibertsitaterekin batera.
BootCamp IATA (Innovation Across the Americas), oraingo edizio honetan, auzoetan produktu eta zerbitzu soilak garatzen aritzeko izango da. Hau da, aztertzea zein beharrizan ikusten ditugun gizarte eta ekonomia ahulduta dituen hiriko ekosistema batean.
Ibero Puebla, IDIT eta Bigel-ek aukera ematen dizute, ekainaren 22tik uztailaren 6ra bitartean, berrikuntza soilean (frugal innovation) oinarritutako proiektu teknologikoa garatzeko Pueblan, diziplina anitzeko taldearekin eta unibertsitate askoren artean.