Solasaldi Dialogiko Unibertsitarioa

Solasaldi Dialogiko Unibertsitarioa
2021/05/20
13:00 – 14:00
A309- Facultad de Psicología y Educación. Avenida de las Universidades 24
 
“Liburua eskuetan” Unibertsitateko solasaldi dialogikoa diziplinarteko mintegia da,  ezagutza arlo ezberdinetako lan klasiko handiak partekatu eta eztabaidatzeko. Irakurketa hainbat ikuspegitatik eztabaidatuz, solasaldi dialogikoak askotariko interpretazioak eskaintzen ditu berdintasunezko elkarrizketan oinarrituta.

Solasaldian parte hartzeko baldintza bakarra testua aldez aurretik irakurtzea eta bertatik atal, paragrafo edota ideia bat aukeratzea da. Ongi etorriak dira edozein jakintza arloko partaideak.

Hurrengo solasaldian, Rita-Levi Montalciniren “Elogio de la inperfección” liburuaren hitzaurrea eta lehen zatia komentatuko ditugu. Egilea zientzialari italiar ospetsu bat izan zen, 1986an Medikuntzako Nobel Saria jaso zuena Stanley Cohenekin batera nerbio-zuntzen hazkundea estimulatzen zuen proteina identifikatzeagatik.

Rita-Levik bizitza pertsonal eta akademikoan perfekzioa lortzearen alde egin zuen. Liburu hau bi jarduera horiek ematen zioten atseginaren emaitza da, eta erakusten digu inperfekzioa dela giza izaerari gehien egokitzen zaiona

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>