TheName.SHOW Bilbao

TheName.SHOW Bilbao
2016/10/21
09:00 – 18:00
 
Imajina ezazu Internet planeta bat bezalakoa dela.

Orain arte zona batzuk baino ez ditugu kolonizatu. Baina jende gehiegi dago eta espazioa mugatua da. Lekurik onenak hartuta daude eta diru asko balio dute, inbertitzaileek erosten dituztelako eta balioa handiagoa izan arte itxaroten dutelako.

Hainbeste ordaindu ezin duzunez gero, leku txikia eta erakargarria ez dena erostearekin konformatzen zara.

Eta gero denbora eta dirua inbertitzen dituzu esateko «Ea, hemen nago” zu ikustera etor daitezen.

Orain, imajinatu planeta hori pentsatzen zenuen baino askoz handiagoa dela. Jakiten duzu ezagutzen duzunaz gain, kontinente osoak daudela kolonizatzeko. Orain, ia inork ikusten ez zaituen txoko txikiarekin konformatzeak ez du zentzurik. Nahiago izango duzu mundu berri horretan sartu eta merezi duzun lekua aurkitzea.

  • Leku horretan guztiek ikusi eta bisitatu ahal izango zaituzte.
  • Leku horretan ez duzu zertan burua apurtzen ibili beharko arreta emateko.
  • Leku horretan nahi duzuna izango zara, nahi duzuna egin, berritu eta arriskatuko duzu.

Leku hori Interneteko domeinu berriak dira. Zure zain daude.

Bazatoz TheName.Show-era?

 

ZERGATIK JOAN?

Hamar arrazoi emango dizkizugu TheName.Show ezagutzera joateko.

  1. Interneteko domeinu berriei soilik eskainitako ekitaldi bakarra da.
  2. Interneti marketin digitalari eta commerce eta abarrei buruzko aditurik onenak entzun ahalko dituzu.
  3. Domeinu berriak ezagutuko dituzu, noiz egongo diren libre, nork erregistra ditzakeen, etab.
  4. Zure oraingo domeinuekin eta berriekin zer egin dezakezun jakingo duzu
  5. Ikuspegia % 100 praktikoa da: ikasten duzun guztia erabiltzen hasi ahal izango zara
  6. Publiko guztiei zuzenduta dago. Ez duzu aditua izan behar joateko!
  7. Zure lehiakideak aurreratuko dituzu. Izan zaitez lehena mundu berri horretan!
  8. Kontaktu interesgarriak egingo dituzu enpresekin, profesional, aholkulariekin…
  9. Denbora aurreztuko duzu: jardunaldi bakarrean ikasiko duzu jakin behar duzun guztia
  10. Zuregana hurbilduko gara: TheName.Show hiri nagusi guztietara iristen da!

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>