María Carrasco Osasun Zientzietako dekano berriaren kargu hartzea

María Carrasco Osasun Zientzietako dekano berriaren kargu hartzea
2021/10/01
11:00 – 11:30
Paraninfoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Ostiralean, urriaren 1ean, María Carrasco Osasun Zientzien Fakultateko dekano berriaren kargua hartzeko ekitaldia ospatuko da Deustuko Unibertsitatean. Ekitaldia 11:00etan izango da Paraninfoan eta, agintari akademikoez gain, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuorde José Luis Quintasek eta Gironako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko dekano Joan Sanek hartuko dute parte.

Osasun Zientzien Fakultatearen sorreraren atzean dago Deustuk osasun arloko ikasketen alde egin duen apustu sendoa. Fakultatearen barruan ikasketa hauek daude: Psikologia -Deustuk esperientzia sendoa du esparru horretan-, Medikuntza eta Fisioterapia.

María Carrasco Deustuko Unibertsitateko Psikologiako doktorea da. Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakaslea eta ikertzailea da, Nortasun, Ebaluazio eta Tratamendu Psikologikoko Sailean. UNIBASQen akreditazioa du, 2019an lortua, unibertsitate pribatuko irakasle doktore eta Gizarte Zientzien esparruko irakasle agregatu gisa. Psikologiako titulazioan irakasten du eta Portaeraren Zientzien Metodologia II eta Nortasunaren Psikologiarekin lotutako irakasgaiak ematen ditu. Era berean, Gerontologiako Unibertsitate Masterreko irakasle ere bada modulu hauetan: Zahartzaroari buruzko ikerketako erronka berriak, Bizimodu osasungarrirako ohituren sustapena eta Osasunaren autogestioa. Osasun Psikologia Orokorreko Masterrean ere irakatsi du, Dementzien ebaluazioari lotutako moduluan. Praktiketako tutorea da eta master amaierako lanak ere zuzentzen ditu, denak ere graduondokoetan.
Ikerketan ere aritzen da, osasun esparruan, eta gai hauek jorratzen ditu bereziki: adineko pertsonek jarduera fisikoan aritzearen onurak, menpekotasun egoeran dauden adinekoen senitarteko zaintzaileen gainkarga eta osasuna, langile nagusien konpromisoa eta osasunean dituen ondorioak, adinekoen gizarte mailako parte hartzea eta zahartze aktiboa. Ebaluazioa, Klinika eta Osasuna ikertaldeko kidea da. Argitalpenak ditu JCR aldizkarietan eta ekarpenak eginak ditu biltzarretan. Seiurteko bizia (tramua: 2009; 2010-2015).
Kudeaketan ere esperientzia zabala izan du: Psikologiako Graduko praktiken koordinazioa eta Psikologiaren esparruko master ofizialena, Gerontologiako Masterreko zuzendaria eta, Fakultateko Ikasleen eta Praktiken dekanorde izan aurretik, Psikologia eta Osasuneko I + G + b-ko DeustoPsych Unitatea zuzendu zuen. Deustuko Unibertsitatetik kanpo, Galdakaoko Ospitaleko Neurologia Zerbitzuan lagundu du, ikerketa eta ebaluazio neuropsikologikoko lanetan, eta Txurdinagabarri Egoitzako (Aita Menni Gizarte Zerbitzuak) psikologoa ere izan da.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>