Itzulpengintza. Sormena. Literatura. Solasaldia Danele Sarriugarte eta Garazi Arrula idazle eta itzultzaileekin
12:00etan, Garate aretoan, Euskal Gaien Institutuak, GAIAK ekitaldi zikloaren barruan, Danele Sarriugarte Mochales eta Garazi Arrula idazle eta itzultzaile gazteak hartuko ditu. Garazi Arrulak gaur egungo itzulpengintzako teoriak aurkeztuko ditu eta norberearen eta inorenaren arteko tentsioak azalduko ditu, “Tokikoa eta unibertsala itzulpen teoriaren ikuspegitik (edo nola izan traidorea senez)” hitzaldian.
Danele Sarriugartek, bere aldetik, “Jatorriak, bidaiak eta helmugak: tokikoa eta globala euskal literaturan” euskal literaturan partikularra eta globaltasuna nola uztartu diren aztertu eta euskal literatura eta itzulpenari dagozkion tokiak esploratu eta zalantzan jartzeko. Sarrera librea da, baina eskertuko da aurretiaz joateko asmoa adieraztea. Horretarako, idatzi hona: euskalgaiak@deusto.es