Turismoa eraldatzen erregioen ikuspegitik: desafioak, ikuskerak eta aurrera bideak
Nahiz eta turismoak gero eta garrantzia sozio-ekonomiko handiagoa izan, Europako erregioen ikuspegitik, Europako erregio askotan egin berri diren azterketa batzuek arazo inportateak identifikatu dituzte esparru hauetan: baliabide naturalen jasangarritasuna, berrikuntaren dinamika eta espezializazio-eskemak eta turismoaren errentagarritasunaren eta erregioen garapen jasangarriaren arteko harremanetan.
Kaltetutako ingurugiroak edota higatutako kultur komunitateak Europako erregioen etorkizuneko turismoa honda lezake. Turismoa begien bistan ditugun arazoak sortzen parte izan bada ere, badu gaitasuna konponbidearen parte ere izateko.
Turismoaren alorreko agenteek –turistek, turismoaren negozioak eta baita turismoa sustatzen duten erakunde publikoek ere dute ardura jarduera turistikoak ez dezala kalterik egin eta ez ditzala herritarrak, ingurugioa eta klima hondatu.
Bestelako turimoa behar dugu!
Jarduanaldiaren helburu nagusia da turismo-politika eta plangintzari buruzko gogoeta irekitzea. Beste hainbat gauzen artean, (berr)azterketa kritiko bat egin nahi dugu turismoa garatzeko ereduei buruz; izan ere, jasangarritasunean fokoa gero eta gehiago jartzeak turismo-plangintza eta horri aplikatzen zaizkion politikak mola ditzake.