Trastea.club irakasleentzat: Ezagutu mBot

Trastea.club irakasleentzat: Ezagutu mBot
2018/11/07
17:00 – 18:30
Avenida de las Universidades 24 48007 Bilbao
 
Datorren asteazkenean, azaroak 7, berriro hasiko ditugu irakasleentzako Trastea.club saioak. 17:00etatik 18:30era bitartean izango da saioa, Deustuko Unibertsitatean (Bilbao).

Saioan, Arduino eta Scratchen oinarritutako mBot robotikako kitarekin trasteatuko dugu, robotika, programazioa eta elektronika lantzeko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleekin.

Oinarrizko adibide gidatuekin ikusiko dugu zein aukera eskaintzen duen robot horrek ikasgelan, hezkuntza etapa bakoitzeko behar eta ezaugarriei hezkuntza egokitzeko.

Topaketa irekia eta doakoa da, baina beharrezkoa da joatekoa zarela adieraztea formulario honen bidez: https://goo.gl/forms/ZJElooWB0fIy18Mh2

 Informazio gehiago: trastea@deusto.es
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>