UNIC CityLabs Virtual Meeting Platform “Migrazioa eta Gizarte Inklusioa”

UNIC CityLabs Virtual Meeting Platform
2022/06/02
10:00 – 11:30
Online
 
UNICekin elkartutako gizarte eragileek identifikatutako erronketako bat da komunitate migratzailea gure hirietan integratzea. Testuinguru horretan, Deustuko Unibertsitateak eta Zagrebeko Unibertsitateak migrazioari eta gizarte inklusioari buruzko UNIC CityLabs Virtual Meeting Platform antolatu dute. Saioaren helburua da Bilboko eta Zagrebeko hiriek migrazioaren eta migratzaileen gizarteratzearen arloan dituzten erronka partekatzea, bai eta arlo horretan eragin handia duten praktikak aurkeztea ere. Hori guztia erronka horietarako irtenbide berritzaileak elkarrekin sortzeko hasierako prozesuaren zati gisa.

PROGRAMA

  • Immigrazioaren eta gizarte inklusioaren arloko erronka partekatuen aurkezpena
    • Gorka Urrutia – Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria
    • Dragana Knezi – Programaren koordinatzailea. Zagrebeko estres eta traumarako errehabilitazio zentroa (RCT)
  • Immigrazioaren eta gizarte inklusioaren arloko jardunbide egokien aurkezpena
    • Biltzen – Integraziorako eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua
    • Goranka Lali Novak – Irakaslea, UNIC Project-eko alboko burua, Zagrebeko Unibertsitatea
  • Panelisten eta parte hartzaileen arteko solasaldia erronka partekatuei buruz (antzekotasunak eta desberdintasunak) eta aurkeztutako praktikak beste testuinguru batzuetan aplikatzeari buruz

Hizkuntza: ingelesez

Izen ematea: esteka honen bidez. Epea zabalik ekainaren 1era arte, asteazkena.

UNICi buruzko informazio gehiago: www.unic.eu/en 

Kontaktua: unic.ud@deusto.es 

 

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>