UNIC Pop-Up City Lab | Bilbo, hiri morea? Hiriko erronkak genero ikuspegitik

UNIC Pop-Up City Lab | Bilbo, hiri morea? Hiriko erronkak genero ikuspegitik
2022/12/01
10:00 – 11:00
Online
 
Genero indarkeriaren aurkako aktibismoaren 16 egunak nazioarteko kanpaina da, eta, azaroaren 25ean, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, hasten da eta abenduaren 10era arte irauten du, Giza Eskubideen Egunera arte.

Testuinguru horretan, Deustuko Unibertsitateak, UNIC Europako Unibertsitatearen jardueraren barruan, UNIC Pop-Up CityLab antolatu du, genero-indarkeria desagerrarazteari eta hiriek prozesu horretan duten zereginari buruzkoa.

Bilbo, hiri morea? Hiriko erronkak genero ikuspegitik proiektuaren helburu nagusia da genero indarkeriari lotutako arazoei buruzko hainbat ikuspegi azaltzea eta erronka horiek Bilboko hainbat espaziotan identifikatzea, kokatzea eta interpretatzea.

Saioaren lehen zatian, gaia testuinguruan kokatuko da. Ondoren, parte hartzaile guztien artean, aztertu egingo da zein diren Bilbon genero indarkeriarekin eta indarkeria desagerraraztearekin lotutako erronkak, eta kontuan hartuko dira hiri espazioak eta ekipamenduak, emakumeentzako arreta zerbitzuak, ongizatea eta aisia, argiztapen publikoa, garraio publikoa eta abar.

Hizlariak

  • Ainhoa Izaguirre Choperena
  • Iratxe Ortiz Garrote
  • Genero-indarkeriaren aurkako esku-hartzearen eremuko gizarte-eragileen parte-hartzea

Parte hartzea: doan aldez aurretik izena emanda inprimaki honetan

Informazio gehiago: unic.ud@deusto.es

 

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>