UNIC Pop-Up Citylab | Inmigrazioa eta gizarteratzea
2022/05/10
12:00 - 13:30
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Unic-i atxikitako gizarte eragileek Deustuko Unibertsitatean identifikatutako erronketako bat komunitate migratzailea gure hirietan integratzea da. Deustuk antolatutako UNIC CityLab-ek hiri-erronka garrantzitsu horren inguruko eztabaida sustatu nahi dute UNIC Pop-Up CityLab honen bidez, hau da herritarren, unibertsitatearen eta Bilboko eragile sozialen arteko topagunean.
Pop-Up CityLab honekin, Deustuko Unibertsitatearen helburua da Bilboko hirian pertsona eta kolektibo migratzaileak gizarteratzeari lotutako erronka nagusiak identifikatzea.
Saioaren helburua da honako kolektibo hauek biltzea:
- Deustuko unibertsitateko elkartea
- Hirugarren sektoreko erakundeekin eta elkarteekin, bereziki komunitate migratzaileekin, kolaboratzen duten profesionalak eta pertsonak.
- Bilbon bizi den komunitate migratzailea
- Gaian interesa duen pertsona oro
- Biltzen - Integraziorako eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua
- Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Deustuko Unibertsitatea
- Komunitate migratzailearen ordezkariak
