Bidean doazen emakumeen bizitzak
Deustuko Unibertsitatean hainbat ekintza proposatu dira Ignatius 500 ospatzeko. Hain zuzen ere, datozen asteetan bigarren etapari emango diogu hasiera: “Zatikatzea: munduko hausturetara hurbiltzen gaituzten eta sentsibilizatzen gaituzten esperientziak”. Horretarako, mahai inguru bat antolatu dugu irailaren 23rako, “Bidean doazen emakumeen bizitzak”.
Mahai ingurua Bilboko campuseko Entzungelan izango da, 15:00etatik 16:30era eta onlineko lotura ere bideratuko da, aurrez aurreko saiora joaterik ez dutenentzat.
“Bidean doazen emakumeen bizitzak” saioaren helburua da emakume migratzaileen errealitatera hurbiltzea, bidaia horretako hainbat unetan: beren herrialdeetatik alde egiteko dituzten arrazoiak, migrazio jarduna, bidean sufritzen dituzten indarkeriak, COVIDak izan duen eragina, eta helmugako herrialdeko bizitza.
Horretarako, 4 emakume izango ditugu gurekin, beren esperientziak partekatzeko:
-
Itziar Gandarias: Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultateko irakaslea.
-
Beatriz de Lucas: CEAR Euskadiko Gizartean eragiteko eta parte hartzeko teknikaria.
-
Mª Inmaculada Gala: Tangerko artxidiozesiko Migrazioen Ordezkaritzako zuzendaria.
-
Miriam Flores: Haur, Lehen eta Helduen Hezkuntzako irakaslea Bolivian.