Bidean doazen emakumeen bizitzak

Bidean doazen emakumeen bizitzak
2021/09/23
15:00 – 16:30
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Ignatius 500 Loiolako Ignazio betiko aldatu zuen esperientziaren bosgarren mendeurrena ospatzeko Ignaziotar Urtea da. Gertakari hark espiritualtasun berri bat ekarri zuen, belaunaldiz belaunaldi milaka pertsonari Jainkoarengana hurbiltzeko aukera eman diona. Ospakizun bat baino gehiago da. Mundu osoan garrantzia izan zuen gertakari historiko bat gogoratzeaz gainera, esperientzia hori gugan eta Jainkoarekiko, besteekiko eta Kreazioarekiko dugun harremanetan eguneratzeko aukera paregabe gisa bizi dugu.

Deustuko Unibertsitatean hainbat ekintza proposatu dira Ignatius 500 ospatzeko. Hain zuzen ere, datozen asteetan bigarren etapari emango diogu hasiera: “Zatikatzea: munduko hausturetara hurbiltzen gaituzten eta sentsibilizatzen gaituzten esperientziak”. Horretarako, mahai inguru bat antolatu dugu irailaren 23rako, “Bidean doazen emakumeen bizitzak”.

Mahai ingurua Bilboko campuseko Entzungelan izango da, 15:00etatik 16:30era eta onlineko lotura ere bideratuko da, aurrez aurreko saiora joaterik ez dutenentzat.

“Bidean doazen emakumeen bizitzak” saioaren helburua da emakume migratzaileen errealitatera hurbiltzea, bidaia horretako hainbat unetan: beren herrialdeetatik alde egiteko dituzten arrazoiak, migrazio jarduna, bidean sufritzen dituzten indarkeriak, COVIDak izan duen eragina, eta helmugako herrialdeko bizitza.

Horretarako, 4 emakume izango ditugu gurekin, beren esperientziak partekatzeko:

  • Itziar Gandarias: Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultateko irakaslea.

  • Beatriz de Lucas: CEAR Euskadiko Gizartean eragiteko eta parte hartzeko teknikaria.

  • Mª Inmaculada Gala: Tangerko artxidiozesiko Migrazioen Ordezkaritzako zuzendaria.

  • Miriam Flores: Haur, Lehen eta Helduen Hezkuntzako irakaslea Bolivian.

Ema izena hemen.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

3 iruzkinak

  1. Será un honor participar de magno evento. Como alumna en práctica en Fundación Ellacuría, pude palpar el sentir del relevante trabajo que se realiza con Alboan respecto a las mujeres migradas y el compromiso que adquirimos todas y todos en la reinvindicación de la dignidad de cada una de ellas.
    Desde Chile, un abrazo fraterno a Claudia Favela y a todo su equipo humano.

Utzi erantzuna Marcela Soto(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>