Deustuko VII. Itsas Foroa: Nazioartekotzea eta Fiskalitatea itsas eta portu eremuan

Deustuko VII. Itsas Foroa: Nazioartekotzea eta Fiskalitatea itsas eta portu eremuan
2019/05/30
09:00 – 14:00
Icaza Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Itsas Foroa sektoreko ikertzaileentzako eta profesionalentzako topagunea da eta urtero indartuz joan da. Foroan, eremuko ikertzaile eta adituek emandako hitzaldi magistralen harira, gaur egun garrantzitsuak diren gaien inguruan eztabaidatzen da, ideien eta ekimenen trukea sustatzeko. Ildo horretatik, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketako masterrean eta Itsas Zuzenbidean egiten den lan akademikoa, profesionala eta ikerketakoa kanpora zabaltzeko modu sendoa da.

Aurtengo edizioaren izenburua “Nazioartekotzea eta Fiskalitatea itsas eta portu eremuan” da. Foroan izango dira, besteak beste, Mariano Javier Aznar Nazioarteko Zuzenbideko Katedraduna eta Guillermo Videgain abokatua eta zerga aholkularia, gaur egungo puri-purian dauden gaiei buruz hitz egiteko.

Izena emateko.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>