Xabierko Frantzisko Santua VII. Jardunaldia: “Neurketaren garrantzia Turismoan”

Xabierko Frantzisko Santua VII. Jardunaldia:
2017/12/01
09:30 – 14:00
Loiola Centrum. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Datorren abenduaren 1ean izango da, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Xabierko Frantzisko Santua VII. Jardunaldia, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailarekin lankidetzan antolatutakoa, oraingoan “Turismoaren neurketaren garrantziaren” inguruan. Jardunaldiaren hasierako ekitaldian eta irekiera ofizialean izango dira: Asunción Fernández-Villarán, Deustuko Unibertsitateko Turismo Saileko zuzendaria; Eduardo Ruiz Vieytez, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa; eta Isabel Muela, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuordea. Hain zuzen ere, azken horrek hitzaldia eskainiko du: “EAEko turismo estrategiak”.

Ekitaldi horretan “2016-17 ikasturteko praktikarik onenaren” saria emango die Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaritzak Ane Miren Maestre Bilboko campuseko ikasleari, Basquetourreko Marketin Sailean egindako praktikarengatik, eta Aizpea Etxeberria Donostiako campuseko ikasleari, Zenit hotelean egindako praktikarengatik. Basquetour eta Zenit hoteleko tutoreek ere aitortza eta esker ona jasoko dute, praktiketako ikasleen jarraipena egiteagatik. 2016-2017 ikasturteko gradu amaierako lan onenak ere sarituko dira. Hala, Marina Muñoz Bilboko campuseko ikasleak jasoko du sarietako bat, Impacto del auge de las plataformas aplicadas a los alojamientos turísticos en los establecimientos hoteleros de Bilbao lanarengatik eta Amaia Salaverria Donostiako campuseko ikasleak bestea, Analisis Donostia/San Sebastián como destino accesible: valoración de los recursos turísticos lanarengatik.

Irekiera hitzaldia Fernando de Pablo SEGITTUReko presidenteak egingo du: “Destinos turísticos inteligentes y medición del turismo. La importancia de la gestión de datos”. SEGITTUR Turismo Berrikuntzak eta Teknologiak Kudeatzeko Espainiako Merkataritza Elkartea da, Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioaren mendekoa eta Turismoko Estatu Idazkaritzari atxikia. Espainiako turismo sektorean berrikuntza (I+G+B) bultzatzeko ardura du, bai sektore publikoan (sustapen eredu eta bide berriak, helmuga adimendunen kudeaketa eta sorrera, etab.) eta bai sektore pribatuan (ekintzaileei laguntzak, kudeaketa iraunkorrerako eta lehiakorrerako eredu berriak, Espainiako teknologiaren esportazioak…).

Jardunaldiari amaiera emateko mahai-inguru bat egongo da. “Ekitaldien eraginaren neurketa helmugan”, Nagore Espinosak moderatua. Mahai inguru horretan honakoek hartuko dute parte: Mikel Huarte (Fly Group), Iñigo Argomaniz (Get In), Fernando Ibarreta (Behobia-Donostia) eta Vicente Mozok (Zinemaldi). Hainbat gai jarriko dira mahai gainean, zergatik neurtu behar da ekitaldi baten eragina? Zein eragin mota neurtu daitezke?, etab.

Eguna: 2017ko abenduaren 1a, ostirala
Ordua: 09:30etatik 14:00etara
Lekua: Loiola Centrum, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusa.

Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Turismo Sailak espero du jardunaldi hauek, aurten zazpigarren edizioa izanik, topagune aberatsa izatea ikasle, irakasle eta turismo sektoreko enpresentzat, esperientziak partekatzeko aukera ematen baitute.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>