Bisita gidatua: GO fit, arrakasta eredu arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzan

Bisita gidatua: GO fit, arrakasta eredu arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzan
2016/06/09
18:00 – 20:00
Instalaciones GO fit. Avenida de Filipinas 7, 28003 Madrid
 
 Kirol Berrikuntzako Lidergoari buruzko Programaren jardueren barruan, Deusto Business Schoolek gonbidatu egiten zaitu bisita gidatua egitera ekainaren 9an. Gidaria Alfonso Arroyo izango da, Ingesport-GO fit zuzendari korporatiboa.

IZENA EMATEA

GO fit

GO fit kirol kontzeptu berria da, erabiltzaile guztien osasuna hobetzeko asmoz sortua eta bere helburu nagusia da osasun eta kirol instalazio eta programa pertsonalizatuak sortzea, populazio guztiaren helburu eta beharrei erantzuteko. Kirol programen artean, haurdunentzako matronatazioa, adinekoentzako programak eta errendimendu handiko programak daude. Taldearen barruan, jarduera fisikoaren eta kirolaren zientziako espezialista eta teknikoak, nutrizionistak eta fisioterapeutak daude. GO fitek Espainian eta Portugalen hamalau zentro ditu funtzionamenduan eta beste bost eraikitzen ari dira, 173.720 m2 instalazioetan, handik 878.800 pertsona pasatzen dira hilean. 2.000 bazkiderekin hasi ziren 2009an, eta gaur egun 150.000 abonatu dituzte.

 

Alfonso Arroyo

Ingesport Taldeko Zuzendari Korporatiboa da. Marketinean doktorea Rey Juan Carlos Unibertsitatean eta Marketinean Lizentziaduna Merkataritza Kudeaketa eta Marketineko Goi Eskolan (ESIC). Kirolaren arloan, hainbat kargu izan ditu, hala nola, TAGSAko Kontseilari Ordezkaria, Deportes CAMeko Zuzendari Nagusia; Kiroletako Kontseilu Nagusiko lehendakariordea eta Estatuko Kirol Zuzendari Nagusia. Horretaz gain, Metropoli Fundazioako Marketin eta Komunikazioko Zuzendaria izan da, Edelman Public Relations Worldwide-ko Zuzendari Nagusia Espainian; Imascé Comunicación Estratégica-ko Bazkide sortzailea eta Zuzendari Nagusia eta Enhol Taldeko Kontseilaria. Kolaboratzaile akademikoa da hainbat unibertsitatetan eta modu aktiboan hartzen du parte erakunde sozialetan eta kirol arlokoetan.

informazio gehiago- Kirol Berrikuntzako Lidergoari buruzko Programa – PLID

Eguna: ekainak 9

Lekua: GO fiteko instalazioak
Avenida de Filipinas 7
28003 Madrid

Ordua: 18:00

Informazio gehiago

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>