“Bizipen juridikoak” Zuzenbideko ikasketen lan irteerak

2019/10/09
15:30 – 15:30
Churruca aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 

Oraintxe bertan Zuzenbidearekin zerikusia duen Graduren bat edo Gradu bikoitzen bat ikasten ari zara, baina ondo aukeratu al duzu? badakizu zeintzuk diren zure Graduak eskaintzen dituen irtenbide profesional desberdinak?

Bada, datorren asteazkenean, urriaren 9an zure zalantzak argitu ahal izango dituzu. 15:30etan “Bizipen juridikoak” izeneko hizketaldi ez formala antolatu dugu, eta bertan, hurbileko hizkera erabilita, abokatu, prokuradore, Justizia Administrazioko legelari, magistratu eta erregistratzaile batek euren egunerokotasuna azalduko dizuete, zergatik aukeratu zuten irtenbide hori, zer kostatu zaien gehien karreran, baita zeintzuk diran euren zailtasun, erronka eta onurak gaur egun ere… Edozein zalantza argitu ahal izango duzu, euren benetako zereginak ezagutuz.

Horretarako, gurekin izango dira Bizkaiko Prokuradoreen Ohorezko Bazkunean dekano den Pablo Bustamante jn., Roberto Barrondo abokatua, Justizia Administrazioko legelaria den Susana Mintegui and., Gasteizen Emakumezkoen kontrako Biolentzia Epaitegiko magistratua den Cristina Hidalgo and., eta Tolosako Jabetza Erregistratzailea José Blas Pau jn., euren bizipen profesionalak azaltzeko.

Aurkezpena irekia izango da Graduko zein Gradu bikoitzeko 1 eta 2. Mailetako ikasleentzat, 15:30etan, Churruca Gelan, eta ordu bat luzatuko da gutxi gorabehera.

Etorri eta aprobetxatu, zure kezka eta zalantzak azaltzeko aditu hauei, erantzuteko prest egongo dira eta, euren esperientzia luzea erabilita.

Joan nahi izanez gero, inskribatu LINK HONETANurriak 7 baino lehen.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>