Deusto Big Data webinarra. “Entendiendo al algoritmo”

Deusto Big Data webinarra.
2020/12/03
19:00 – 20:00
Seminario online
 
Adimen artifizialak, batez ere Machine Learning (ikasketa automatikoa) eta Deep Learning (ikasketa sakona) metodoak bultzatuta azken urteotan, aurrerapauso bikainak eman ditu. Arlo horren helburu nagusia izan da mundu errealeko arazoei heltzea eta horiek konpontzea, zeregin konplexuak automatizatzea eta gure bizitza errazagoa eta hobea izatea. Erabilitako algoritmoek agerian ez dauden patroiak eta harremanak ikasten dituzte datuetan, eta, beraz, horien funtzionamendua azaltzeak beti da erronka. Bereziki, erabakiak hartzea oso kontuzkoa den eta pertsonen ongizatean eragina izan dezakeen eremuetan. Interpretagarritasun eta azalpen tekniken helburua da ulertaraztea eta azaltzea zergatik eta nola iristen den algoritmo bat azken erabakira. Horretaz guztiaz mintzatuko zaigu ostegunean, Deustuko Unibertsitateko irakasle Enrique Onieva, Professor & Researcher – Artificial Intelligence, Machine Learning and Data Science.

Izena emateko

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>