Webinar: Adimen Artifiziala “Enpresa eta pertsonen etorkizuna”

Webinar: Adimen Artifiziala “Enpresa eta pertsonen etorkizuna”
2019/10/08
18:30 – 19:30
Online
 
Onarpen departamentutik gonbidapena egiten dizugu, Adimen Artifizialaren inguruko webinarrean parte hartzeko eta Deusto Business Schoolen online prestakuntza ezagutzeko. Oraingo saioan, Luis Miguel Garay Telefónicako Teknologia Digitaleko zuzendaria izango da adimen artifizialak enpresen eta pertsonen etorkizunean nola eragiten duen ezagutzera emango duena

Adimen Artifiziala ez da bakarrik modan dagoen kontzeptu bat. Enpresak Adimen Artifiziala erabiltzen ari dira bezeroengana hurbiltzeko elementu bereizgarri modura, horrela hobeto ulertzen dituzte beharrak eta portaerak. Efizientziaren sustatzaile ere izaten da eta, zalantzarik gabe, berrikuntzaren eta eten digitalaren bideratzaile ere bai.

Emaitzen ekonomia da, Adimen Artifizialak emaitza kuantifikagarriak eta bermedunak eskaintzen ditu negozioaren arlo jakin batzuetan. Baina, Adimen Artifiziala ezin da urrundu orain sortzen ari diren aldaketaren beste azeleratzaile batuetatik. Testuinguru horretan, enpresa-buruak beren bezero, langile, erakunde eta industrientzako eraldaketa diren horien inplikazio estrategikoei aurre egiten ari dira  Adimen Artifizialak aukera berriak eskaintzen ditu balioa sortzeko, baina ziurgabetasun eta arrisku iturri ere izaten da.

Saioan, erantzuna emango diegu galdera hauetako batzuei:

  • Kostuetan lehiatzen jarrai daiteke prozesu eta operazioen industrializazio handiko testuinguruan?
  • Nola egingo diegu aurre bezeroekiko harreman pertsonalei, Adimen Artifizialak erabat murriztu ditzakeen egoera batean?

Webinar erabat praktiko honetan parte hartzeko, nahikoa da izena ematea esteka honetan.

Zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan helbide honetan:

Nerea Pérez
Executive MBA-Blended-eko Onarpen Arduraduna.
Helbide elektronikoa: nereaperez@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>