Webinar: 2019rako joera digitalak
Gonbidapena egiten dizugu hurrengo webinarrean parte hartzeko eta lehen pertsonan esperimentatzeko Deusto Business Schooleko metodologia. Rosa Almarza irakaslearen eskutik, 2019rako joera digitalak ezagutuko dituzu.
Teknologia kontsumitzaileen bizitza eraldatzen ari da eta, beraz, enpresetan lan egiteko modua ere bai. Eraldaketa digitalak eragina du enpresetan, ikuspuntu guztietatik. Prozesuak, antolamendua, lan egiteko era eta kontsumitzailearengana heltzeko modua.
Saioan, galdera hauei erantzungo diegu:
- Zein joera digital izango dira nagusi datozen urteetan?
- Zein enpresa mota ari da aplikatzen joera digital horiek?
- Zein oztopo dago enpresetan joera berriak ezartzeko/garatzeko?
- Zein faktore da beharrezkoena konpainia bateko eraldaketa digitalerako?
