Women Techmakers Zaragoza. Nobel Run tailerra. Nola ikusarazi emakume zientzialariak eta asmatzaileak jolasean

Women Techmakers Zaragoza. Nobel Run tailerra. Nola ikusarazi emakume zientzialariak eta asmatzaileak jolasean
2023/11/11
12:45 – 14:45
ETOPIA. Centro de Arte y Tecnología Av. de la Ciudad de Soria, 8 (50003) Zaragoza
 
Zientziaren historian zehar haratago ikusi badugu, erraldoien bizkar gainean ari ginelako izan da. Hala ere, askotan, emakumeek beste pisu bat ere izan dute sorbalden gainean: ikusezintasunaren «superboterea», erreferenterik eza, parean ez egotearen etengabeko sentsazioa («iruzurgilearen sindromea») edo senideak zaintzeko ardura esklusiboa, besteak beste. Errealitate burugogor horrek, beraz, bi erronka garrantzitsu planteatzen dizkigu. Alde batetik, historian zehar ekarpen handiak egin dituzten zientzialariei ikusgarritasuna ematea. Bestetik, egungo karrera zientifikoan agertzen diren zailtasunetako batzuk erakustea. Horregatik, Deustuko Unibertsitateak garatutako Nobel Run mahai-jokoak genero-estereotipoak eta desberdintasuna zalantzan jarri eta eraldatu nahi ditu zientzian, ikuspegi ludiko eta berritzaile baten bidez.

Tailer honetan familiak barrutik “hackeatu” nahi ditugu.

Adinak: 10 urtetik aurrera infinitura eta haratago.

 

Programa.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>