Workshopa. Elkarlaneko diseinuaren tailerra. WeLive proiektua.

Workshopa. Elkarlaneko diseinuaren tailerra. WeLive proiektua.
2015/06/18
17:00 – 19:00
Ingenio aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
H2020 WeLive – A neW  concept of pubLic administration based on citizen co-created mobile urban services (www.welive.eu) proiektutik, WeLive-Bilbao (TECNALIA, Deustuko Unibertsitatea, EUROHELP eta Bilboko udala) taldetik hain zuzen ere, informazioa jasotzen ari dira, herritarrek, enpresa eta administrazio publikoek etorkizunean beharko dituzten zerbitzu digitalei buruz.

Bilboko herritarrei egindako inkesta batean balio handiko informazioa jaso genuen, baina asmoa da horretan sakontzea, WeLive proiektua amaitzen denean, sortutako zerbitzu digitalak Bilboko herritarrentzako benetan baliagarriak izatea. Horretarako, ekainaren 18an, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, Elkarlaneko diseinuaren tailerra egingo dugu Ingenio aretoan, Ingeniaritza Fakultateko 3. solairuan, Deustuko Unibertsitatean. Ekitaldi horretan zuek guztiok (herritarrok) egon zaitezten nahi genuke, gizartea aldatzen laguntzen duten teknologietan interesa duzuenok eta Gobernu ireki eta parte hartzaileago baterantz joaten lagundu dezakezuenok.

Berrikuntza eta sormena sustatu nahi ditugu, horregatik aukeratu dugu ekitaldi honetarako Ingeniaritza Fakultateko Ingenio aretoa (3. Solairua, Dekanotzaren ondoan), Deustuko Unibertsitatean. Ez duzu ezer ekarri behar, ondo pasatzeko gogoa eta burua irekita izatea baino ez; beste guztia geure kontura.

Azkenik, eskertuko dizugu etorriko zarela ziurtatzea mezua bidalita helbide honetara: jorge.perez@tecnalia.com (WeLive proiektuaren koordinatzailea).

Zurekin egotea espero dugu eta informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan gurekin.

Mikel Emaldi m.emaldi@deusto.es – Unai Aguilera unai.aguilera@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>