Mintegia: “Transiciones vitales emergentes: miradas innovadoras para la intervención social. Reflexiones para la formación en Trabajo Social y Educación Social”

Mintegia:
2018/02/22
11:00 – 14:30
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Mintegia Aristos Campus Mundus proiektuaren barruan egingo da eta arlo horretako ikertaldeak Deuston egingo dituen bileren artean dago. Talde hori gizarte berrikuntzaren ikuspuntutik gure gizartean sortzen ari diren bizitzako trantsizioak aztertzen aritzen da. Ikerketaren helburua da arlo horretarako gaitasun profesional berritzaileak garatzea Gizarte Laneko eta Gizarte Hezkuntzako ikasleen artean.

Ikertalde horretan 12 pertsona daude Unibertsitate hauetakoak: Comillas, Ramon Llul (Fudación Pere Tarrés) eta Deustuko Unibertsitatea (Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Gizarte Lana eta Soziologia; eta Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Gizarte Pedagogiako eta Aniztasuneko Saila).

Bizitzako trantsizioen kontzeptua erlazionaturik dago pertsona baten bizitzan dauden sekuentzia edo aldiekin. Bizi-zikloan zehar, guztiok pasatzen ditugu aldi desberdinak eta horietan egokitze prozesua egin behar izaten da. Bizitzako aro edo aldi batzuetako trantsizioetan intentsitate handiagoa egoten da. Gizarteko esku hartzeetan, trantsizioan dagoen pertsonari arreta ematea izango litzateke “bere trantsizioak zentzua hartzea, zentzua duen aldaketa prozesua izatea, menderatu ahal duen bizitzako testuinguru berrira apurka sartzea, eta horretan ondo sentitzea”.

Mintegian gai horiei buruz hitz egingo dute. Inaugurazio ekitaldian arituko dira: Garbiñe Henry, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendaria eta Arantxa Rodríguez Berrio, Deustuko Unibertsitateko Aristos Campus Mundus 2017_27 Ikertaldekoak.

Jarraian, 11:30ean, Natxo Martínez Rueda, Psikologian doktorea, Hezkuntza Bereziko Masterra eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea, mintzatuko da: «Transiciones vitales e itinerarios inciertos: una conceptualizando desde la innovación social».

Jardunaldia amaitzeko mahai ingurua egongo da 12:30ean. Izenburu honekin:  “Relatos innovadores desde la práctica profesional”. Parte hartzaileak:  Bego Izarra, EDEKA Desgaitasuna dutenen ordezkarien euskal koordinakundekoa) eta Ana Sofi Telletxea, gizarte langilea eta soziologoa, Bizkaiko Caritaseko Analisia eta Garapen saileko arduraduna.

Izena ematea doakoa da otsailaren 20a arte  hemen:

Programa

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>