OcioGune 2015 Foroaren X. edizioa

OcioGune 2015 Foroaren X. edizioa
2015/06/11 – 2015/06/12
Campus Bilbao. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko Aisia eta Jakintzako Katedrak OcioGune 2015 antolatu du, Aisiari buruzko Ikerketa, Pentsamendu eta Hausnarketarako Nazioarteko Foroaren X. edizioa. Aurtengoan, gai nagusia hauxe izango da: “Kultura eta sormen industrien gizarte eraginak: ustekabekoa neurtzen”. Ekitaldiak aisiaren esparruan interesa duten ikertzaileen, adituen eta profesionalen arteko elkarrizketarako espazio zabala eskaintzen du. Ekainaren 11n eta 12an izango da Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean.




Kultura eta sormen industriak ekonomia aurreratuetan eraginik handienekoak dira eta goraka doazen sektoreen arteko bat bihurtu dira azken hamarkadan. Industrien kluster oso berezia da, sormenaren eta berrikuntzaren bitartez, ezagutza eta merkataritzako balioa, aldi berean, sortzen dituena. Kultura eta sormen industriek sektore multzo zabal eta askotarikoa osatzen dute; eta, horren barruan, sormena, berrikuntza eta produktibitate ekonomikoa bideragarri eta elkarren mendeko agertzen dira.

Azken aldiko zenbakiek baieztatzen dute, Europa mailan, kultura eta sormen industriak barne produktu gordinaren (BPG) % 3,3 direla eta 6,7 milioi pertsonari ematen dietela lana. Baina, eragile ekonomiko gisa duten ahalmenaz gain, garrantzizko dira haien eraginak ekonomia arlotik harantzagokoak direlako, eta komunitateen garapenean eta ongizatean ere eragin positiboa dutelako.

Nazio Batuek aldarrikatutako garapeneko paradigma berrian gailentzen den alderdi humanistarekin erabat bat eginik ageri zaizkigu industriok, ekonomiak beste adierazle batzuekin (psikologikoak, kulturalak, inguruari dagozkionak, hezkuntzakoak…) protagonismoa partekatuta. Inguru horretan, kultura eta sormen industriak aukerarik onenetarikoak dira gizarte, ekonomia eta ingurumen jasangarriko eredu eta inguru berriak bilatzeari erantzuteko.

OcioGune 2015 Nazioarteko Foroa kultura eta sormen industrien fenomenoan murgiltzen da, nazioarteko ikuspegi konparatutik eta ospe handiko adituen eskutik, industria horiek eskaintzen dituzten erronka eta aukeren eztabaidan aurrera egiteko. Eginkizun horretan, ez du ahazten zer-nolako zailtasunak dakartzan fenomeno hori finkatzeak eta, bereziki, azken urteotan zer aurrerapauso egon diren metodologien sorreran eta kultura eta sormen industrien gizarte eraginak neurtzeko eta ebaluatzeko tresnetan, sarri askotan ustekabekoak. Azken batean, OcioGune 2015ek trukerako eta hausnarketarako espazio baliagarri izan nahi du, kultura eta sormen industrien paperari garapen prozesuetan eman beharreko esangura zehazteari ekiteko orduan.

OcioGuneren X. edizioan hiru ideia Foro izango dira. Gailentzen ari diren kultura eta sormen industrietan sakondu nahi du bakoitzak hiru ildotatik. Ildo horiei egin beharko diete aurre kultura eta sormen industriek datozen urteetan: Kultura eta sormen industrien gizarte eraginak: aurrerapausoak eta aztertu beharrekoak; Kultura eta sormen industrietan ustekabeak neurtzeko tresnak; eta Sormen artistikoa eta berrikuntza digitala.

Informazio gehiago: www.ocioguneforo.deusto.es / ociogune@ocio.deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>