XII. Enplegu eta Ekintzailetza Foroa – Lehenengo eguna
Urteroko topaketa horretan, Deusto Alumnik bidea ematen du elkarren arteko harremanak egin ditzaten enpresek, azken mailetako ikasleek eta lan egiteko lehen aukera bilatzen duten unibertsitarioek edo ibilbide profesionala hobetzeko enplegua aldatu nahi dutenek.
Foro horren helburu nagusia da enpresa mundura hurbiltzea laneratzeko prestaturik daudenak. Hautagaien kasuan, aurrez aurre ezagutu dezakete zer eskatzen duten enpresek kontratatzeko eta zer eskaintzen dioten beren langile izateko. Erakundeak harremanetan jarriko dira haietan lan egin nahi dutenekin.
Aukera bikaina da egun bitan ezagutzeko 50 enpresa baino gehiagotako Giza Baliabideetako arduradunak. Baita ere, ikusteko, sektorea edozein delarik ere, erakunde horiek ezagutza arlo guztietan, bai teknikoetan, bai giza-zientzietan, prestaturik dauden pertsonak behar dituztela.
Jardueren egitarau osoa: foroempleo.deusto.es
Enplegu Foro horretako jardueretan parte hartzeko, kontsultatu web orria hemen.