XII. Enplegu eta Ekintzailetza Foroa – Bigarren eguna

XII. Enplegu eta Ekintzailetza Foroa - Bigarren eguna
2016/04/21
Auditoriumaren ondoko klaustroa eta Paraninforen ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Apirilaren 20an eta 21ean ospatuko da Bilboko campusean Deustuko Unibertsitateko XII. Enplegu eta Ekintzailetza Foroa.

Urteroko topaketa horretan, Deusto Alumnik bidea ematen du elkarren arteko harremanak egin ditzaten enpresek, azken mailetako ikasleek eta lan egiteko lehen aukera bilatzen duten unibertsitarioek edo ibilbide profesionala hobetzeko enplegua aldatu nahi dutenek.

Foro horren helburu nagusia da enpresa mundura hurbiltzea laneratzeko prestaturik daudenak. Hautagaien kasuan, aurrez aurre ezagutu dezakete zer eskatzen duten enpresek kontratatzeko eta zer eskaintzen dioten beren langile izateko. Erakundeak harremanetan jarriko dira haietan lan egin nahi dutenekin.

Aukera aparta da egun bitan ezagutzeko 50 enpresa baino gehiagotako Giza Baliabideetako arduradunak. Baita ere, ikusteko, sektorea edozein delarik ere, erakunde horiek ezagutza arlo guztietan, bai teknikoetan, bai giza-zientzietan, prestaturik dauden pertsonak behar dituztela.

Jardueren egitarau osoa: foroempleo.deusto.es

Enplegu Foro horretako jardueretan parte hartzeko, kontsultatu web orria hemen.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>