San Frantzisko Xabierkoaren Eztabaida Akademikoko XII. txapelketa

San Frantzisko Xabierkoaren Eztabaida Akademikoko XII. txapelketa
2018/02/22 – 2018/02/24
 
UNIJES Espainiako Unibertsitate Jesuiten sareak, urteroko Eztabaida Akademikoko Txapelketa egingo du, otsailaren 22tik 24ra bitartean, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean.

Eztabaida akademikoaren txapelketa taldeka egiten da eta aldeko edo kontrako iritzien defentsa egin behar izaten dute taldeek. Epaimahaia irakasleek eta kolaboratzaileek osatzen dute eta aintzat hartzen dute nolako trebetasunak dituzten parte hartzaileek ikertzeko, argudiatzeko, azalpena emateko, ondorioztatzeko eta talde lanerako.

Txapelketak helburu hezgarria du. Xede nagusia da egungo gaietan sakontzea eta parte hartzen duten ikasleen artean pentsamendu kritikoa sustatzea.

2018ko eztabaidarako, garrantzia politiko eta erlijioso handiko gai aukeratu dute: ¿Pueden las religiones contribuir a la solución del conflicto árabe israelí?

Argibide gehiago hemen: www.debate.deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>