XV. Eztabaida Liga, Errefuxiatuen gaiaren inguruan
Ekitaldiaren hasierako hitzaldia jendearentzako irekia izango da eta izenburu hau izango du: “La labor del Servicio Jesuita al Refugiado y la respuesta internacional ante la población refugiada”. Hizlaria A. Mateo Aguirre (SJ) izango da (Afrikako Aintzira Handietako Jesulagunen Errefuxiatuentzako Zerbitzuko zuzendari ohia eta ALBOAN GGKEaren zuzendariaren ondokoa). Hitzaldia azaroaren 26an izango da, Deustuko liburutegiko Ellacuría aretoan, 15:30ean.
Ongietorria emateaz eta hitzaldia aurkezteaz A. Ignacio Arregui (SJ) arduratuko da (Anaia Garate dohatsuaren kanonizazioko postulatzaile-ordea). Eztabaidako jardunaldiak azaroaren 28an amaituko dira, larunbatean. Irakasle, ikertzaile eta gonbidatuak izango dira Ligako epaimahaikide.
Argibide gehiagorako, kontsultatu egiatura edo idatzi posta elektronikoko mezu bat hona: cultura@deusto.es