San Frantzisko Xabierkoaren eztabaida akademikoko XVI. txapelketa

XVI Liga de debate académico San Francisco Javier
2023/02/08 - 2023/02/11
Ataria
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
UNIJES Espainiako Unibertsitate Jesuiten sareak, urteroko Eztabaida Akademikoko Txapelketa egingo du, otsailaren 8tik 11ra bitartean, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean. Eztabaida akademikoaren txapelketa taldeka egiten da eta aldeko edo kontrako iritzien defentsa egin behar izaten dute taldeek. Epaimahaia irakasleek eta kolaboratzaileek osatzen dute eta aintzat hartzen dute nolako trebetasunak dituzten parte hartzaileek ikertzeko, argudiatzeko, azalpena emateko, ondorioztatzeko eta talde lanerako. Txapelketak helburu hezgarria du. Xede nagusia da egungo gaietan sakontzea eta parte hartzen duten ikasleen artean pentsamendu kritikoa sustatzea. Edizio honetarako, interes handiko galdera aukeratu da: Administrazioak neurri egokiak hartzen ari al dira digitalizazioaren ondorio negatiboak arintzeko?
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude