Familia enpresaren XVIII. Jardunaldia

XVIII Jornada de la empresa familiar
2018/05/08
15:30 - 19:30
Gradu aretoa
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 
Deusto Business Schoolek eta la Antonio Aranzabal Fundazioak Familia Enpresaren Jardunaldiaren XVIII. Edizioa antolatu dute. Ekitaldia maiatzaren 8an izango da, 15:30etik aurrera, Deustuko Unibertsitateko Gradu aretoan, Donostiako campusean. Agenda: - 15:30etik 15:40ra: Jardunaldiaren aurkezpena. - 15:40tik 16:40ra: Andoni Isasti. CADINOX, reinventando la organización familiar CADINOXeko zuzendari nagusia. Enpresa honetan doitasunezko osagai handien Fabrikazio mekano-soldatua egiten dute, energia sortzeko ekipoetarako, Industria prozesu astunetarako eta instalazio zientifiko handietarako. Lau kontinentetara esportatzen dute eta Europako liderrak dira instalazio zientifikoetako ekipoen hornikuntzan. Azken urteotan, eredu parte hartzaileranzko aldaketa kulturalean murgilduta daude. - 16:40-17:40: Mikel Arzoz. Papelera del Nervión, empresa primero, familiar después. Papelera del Nervión enpresako zuzendari nagusia. Industriarako enbalajerako paperak eta materialak fabrikatu eta komertzializatzen ditu. Bereizi egiten ditu enbalaje antioxidatzaileak, babesten dituzten piezak herdoiltzea ekiditen dute, eta masking-erako materialak. Prestatzen ari dira atzerrira joateko eta liderrak izateko Europako industria siderurgikorako enbalaje malguan. - 17:40-18:00: Kaferako atsedena - 18:00-19:00: Inés Juste. Grupo Juste, empresa en cuarta generación. Juste Taldeko presidentea da. Farmazia talde horrek familiako kapitala du eta 1922an sortu zen, gaur egun produkzioaren %98 esportatzen du eta munduko erreferente bihurtu da proba radiologikoetarako kontrasteen fabrikazioan eta egoitza du Europar Batasunean, AEBn, Kanadan, Ertamerikan eta Hegoamerikan, Indian eta Ekialde Ertainean. - 19:00 -19:30: Antonio Aranzábal Saria ematea eta Jardunaldiaren amaiera Topaketa honetan gurekin egon zaitezen espero dugu, doakoa da. Animatzen bazara, adierazi etortzekoa zarela (cristina.aragon@deusto.es). Pozik hartuko zaitugu, gainera, familia enpresako kideekin etortzen bazara.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude