Familia Enpresaren XXIII. jardunaldia: Lider berriak familia taldeetan

Familia Enpresaren XXIII. jardunaldia: Lider berriak familia taldeetan
2023/05/11
15:30 – 19:30
Loiola Centrum. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
15:30etik 16:00etara: Jardunaldiaren aurkezpena

16:00etatik 16:45era: LACOR-IBILI Taldea
Izaskun Larrañaga andrea LACOR-IBILI Taldeko kontseilari ordezkaria eta familiako hirugarren belaunaldiko kidea.

Bergarako LACOR-IBILI Taldea duela 80 urte baino gehiago sortu zen, sukaldeko tresnak ekoizteko. Gaur egun, enpresak 170 langile ditu eta 80 herrialdetan baino gehiagotan saltzen du. Nazioartekotze maila handiari eta salmenta digitaleko estrategia sendoari esker, 75 milioi eurotik gorako fakturazioa lortu du 2022an.

16:45etik 17:30era: TEKNIA Group
Javier Quesada de Luis jauna. Tekniako zuzendari nagusia eta familiako bigarren belaunaldiko kidea.

1992an sortua, Teknia automobilgintzako sektorerako osagaiak ekoizten dituen hornitzaile globala da. Bizkaiko talde horrek 22 lantegi ditu 12 herrialdetan, 3.500 langile baino gehiago eta 350 milioi eurotik gorako fakturazioa 2022an. Hazkundearen bidea sendotzeko, mugikortasunaren fabrikazioko bazkide izaten jarraitzeko asmo handiko hazkunde plan bat diseinatu du.

17:30etik 18:00etara: Kaferako atsedena

18:00etatik 18:45era: ALESTIS Aeroespace (Aciturri Taldea)
María Eugenia Clemente andrea. Aciturri Taldeko zuzendari nagusia eta familiako bigarren belaunaldiko kidea.

Aciturri Taldea 1977an sortu zen Miranda de Ebron eta gaur egun 1.175 langile eta 150 milioi euroko fakturazioa du. Talde horren barruan, ALESTIS Aerospacek konpositezko aeroegiturak ekoizten ditu, Automated Tape Lay-up, Hand Lay-up eta autoklabeaz bestelako erretxina likidoak erabiltzen dituzten sistemak. Espainian eta Brasilen 7 lantegi ditu eta OEM-Ekipamenduen fabrikatzaile orijinalen (Airbus, Embraer, Boeing) eta Tier 1-lehen mailako hornitzaile handien hornitzaile da.

18:45etik 19:30era Antonio Aranzabal saria ematea eta jardunaldiaren amaiera instituzionala

Sarrera dohainik.

Izena emateko bidali mezu bat cristina.aragon@deusto.es helbidera.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>