ESTEren 60. urteurrena

ESTEren 60. urteurrena
2016/06/16
18:00 – 20:00
Loiola Centrum. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Aurten 60 urte beteko dira ESTE sortu zenetik—hasieran Brunet-Enean egon zen-, hura izan zen gaur egun Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusaren ernamuina.

Efemeridea, aukera hoberena da gogoratzeko eta azpimarratzeko gertaera biak: ESTEren 60. urteurrena –gaur DBS- eta Gipuzkoako unibertsitate zaharrena izatea.

Ekainaren 16an, arratsaldez, ESTEren 60. urteurrena ospatzeko ekitaldia izango da Loiola Centrum-en, Estudios Empresariales aldizkariaren 150. zenbakia aurkeztuko da; belaunaldi desberdinetako ikasleen ordezkarien arteko solasaldia egongo da, eta 50 urte betetzen dituen promozioaren oroitzapen berezia izango dute.

Horren ondoren, plaka bat agertuko dute Altuna, Aranzadi eta Garate eraikinen artean dagoen plazaren izenarekin, “Errandonea-ESTE plaza”, Aita Ignazio Errandonearen oroigarri –klasikoetan aditua eta 1956an Enpresa Teknikarien Goi Eskola berriaren proiektuaren buru izandakoa. Izena aukeratzerakoan, campuseko eraikin eta espazioei pertsonen izena jartzeko erabili den irizpide bera erabili da, oraingoan ESTE marka gehitu diogu, zaindu beharreko kapital sinboliko adierazgarriaren oroigarri izateko eta Aita Errandonearekin izandako lotura bereziagatik. Proposamena gaur goizean onartu da campusean, Zuzendaritza Kontseiluaren Prestatze Batzordean.

Izena Eman.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>