Etorkintza Fundazioaren 30. urteurrena Deustun

La Fundación Etorkintza celebra sus 30 años en Deusto
2018/10/04
09:00 - 17:30
Ellacuria aretoa
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Etorkintza Fundazioak 30 urte bete ditu eta, hori ospatzeko, jardunaldiak antolatu ditu urriaren 3an eta 4an. Bigarren jardunaldia CRAI liburutegiko Ellacuria aretoan izango da. Inaugurazio ekitaldian, 09:00etan, Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibert, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu Jon Darpón eta Etorkintza Fundazioko Teresa Querejazu arituko dira. Jarraian, 09:30ean, “El tratamiento penal del cannabis. Nuevas perspectivas” izenburua duen mahai-inguruan izango dira Aitor Brion, Renovatio  Fundaziokoa; María Acale Sánchez, Cadizeko Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko katedraduna eta Juan Ayala, Bizkaiko Probintzia Entzutegiko magistratu eta Etorkintza Fundazioko Patronatukoa Ondoren, 12:00etan, “Tratamiento Residencial de las Adicciones”izeneko mahai-ingurua. Parte hartzaileak  Wouter Vanderplasschen, Gent Unibertsitateko Hezkuntza Saileko irakasle elkartua eta Elkarte Terapeutikoei buruzko Europako Behatokiko txostenaren egilekidea; Maite Tudela, GRUP ATRA (Catalunya) taldeko psikologoa; Javier Ogando, Adikzioen Batzordeko presidentea, Bizkaiko Medikuen Elkargoa eta Rodrigo Oraa, Bizkaiko Osakidetzako Adikzioen arduraduna. Arratsaldez, 16:00etatik aurrera, gai hau aztertuko dute: “Gazteak, kalamua eta Osasun Mentala”. Hauek izango dira hizlariak: Iñaki Egiluz,  Gurutzetako Ospitaleko Psikiatriako burua; Koldo Callado, Euskal Herriko Unibertsitatekoa eta Elena Aldasoro, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adizkioen Zuzendaritzako adikzioen arduraduna. 17:30ean, ekitaldiari amaiera ematen arituko dira Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasuneko diputatua; Maria Jesus San Jose, Eusko Jaurlaritzako Lana eta Justiziako sailburua eta Juan Pablo Aia, Etorkintza Fundazioko Patronatukoa.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude