Webinar: Adimen Artifiziala “Enpresa eta pertsonen etorkizuna”
Onarpen departamentutik gonbidapena egiten dizugu, Adimen Artifizialaren inguruko webinarrean parte hartzeko eta Deusto Business Schoolen online prestakuntza ezagutzeko. Oraingo saioan, Luis Miguel Garay Telefónicako Teknologia Digitaleko zuzendaria izango da adimen artifizialak enpresen eta pertsonen etorkizunean nola eragiten duen ezagutzera emango duena
Adimen Artifiziala ez da bakarrik modan dagoen kontzeptu bat. Enpresak Adimen Artifiziala erabiltzen ari dira bezeroengana hurbiltzeko elementu bereizgarri modura, horrela hobeto ulertzen dituzte beharrak eta portaerak. Efizientziaren sustatzaile ere izaten da eta, zalantzarik gabe, berrikuntzaren eta eten digitalaren bideratzaile ere bai.
Emaitzen ekonomia da, Adimen Artifizialak emaitza kuantifikagarriak eta bermedunak eskaintzen ditu negozioaren arlo jakin batzuetan. Baina, Adimen Artifiziala ezin da urrundu orain sortzen ari diren aldaketaren beste azeleratzaile batuetatik. Testuinguru horretan, enpresa-buruak beren bezero, langile, erakunde eta industrientzako eraldaketa diren horien inplikazio estrategikoei aurre egiten ari dira Adimen Artifizialak aukera berriak eskaintzen ditu balioa sortzeko, baina ziurgabetasun eta arrisku iturri ere izaten da.
Saioan, erantzuna emango diegu galdera hauetako batzuei:
- Kostuetan lehiatzen jarrai daiteke prozesu eta operazioen industrializazio handiko testuinguruan?
- Nola egingo diegu aurre bezeroekiko harreman pertsonalei, Adimen Artifizialak erabat murriztu ditzakeen egoera batean?
